“Su-artean, Gure artean 2023” ekimenak bere hirugarren saioa ospatu zuen martxoaren 23an Andoainen.
Su artean ekimenak, jatorri ezberdinetako Andoaindarrak biltzen ditu, herriko elkarte gastronomikoetan, herrialde ezberdinetako jakiak prestatu eta dastatzeko.
Oraingo honetan, Agustín de Leiza Elkartean aurrera eraman zen eta udalerriko bizilagunei irekitako deialdia egin zen menu-fusio bat dastatzeko, Paraguay, Ghana eta Honduraseko jatorrizko jakiekin.
12 jatorri desberdinetako 60 herritarrek mahaia eta elkarrizketa partekatu dute, bertan Ghanako babarrunak ahuakatearekin eta platanoa, Paraguaiko haragi-pastela eta Honduraseko txoko-bananoa dastatu dituzte. Gastronomia aitzakiatzat duen kulturen arteko elkarrizketa honek listoi altua utzi du berriro ere.
08
Eka
Andoaingo kultura aniztasunerako ekintza planaren aurrez aurreko saioa
osteguna, Arrate Frontoia, Andoain