Kulturarteko kontzertua Andoain

Andoaingo Udaleko Kultura Sailak eta Musika Eskolak, kulturarteko “Munduko Doinuak” kontzertua eman zuten ostiralean Basteron, Andoaingo Kultur Aniztasunerako Ekintza Planaren barruan.
Munduko musiken kontzertu hunkigarri honetan, hainbat andoaindarrek Mikel Laboaren Txoriak Txori kanta abestu zuten.
Haurrentzako eskulan tailerra egin da ere. Bertan sortutako maskara eta txori maketa eszenatoki gainera igo zuten haurrek.