MAIATZA, SU ARTEAN GURE ARTEAN

MAIATZA, SU ARTEAN GURE ARTEAN

Maiatzaren 23an, Su artean udal ekimenaren 3.edizioak egin zen. Ikasturte honetako azken saioan, Andoaingo Batzoki elkartean, Valentziar, Nigeriar eta Euskal Herriko sukaldariei eskerrak emateko ekitaldia ospatu zen. Saio berezi hau Gizarte Zerbitzuetako Sailaren Ongi Etorri Eskolara proiektuaren barrua kokatzen da. Bertan, Venezuela, Honduras, Senegal, Maroko, Nikaragua, Argentina, Errumania, Valentzia, Euskal Herria eta Aljeriako errezetak prestatzen parte hartu duten sukaldariei omenaldia egin zitzaien.

Ikasturtean zehar egindako bost saioetan, hainbat jatorritako 340 pertsonak hartu dute parte, eta horien osagai nagusiak kulturartekotasuna, elkar ezagutza eta Andoaingo biztanleen artean kulturarteko sareak sortzeko gogoa izan dira.

Ekimen honen balantzeak, zapore ezberdinak ez ezik, desberdintasuna errespetatuz eta udalerria osatzen duten kultura guztiak balioetsiz osatutako sarea ere uzten digu. Datorren ikasturtean, Abendutik aurrera, arrakasta hori errepikatu da.

Sekretua nahasketan dago, aniztasuna gara!

Eskerrik asko Batzoki elkarteari bere ateak irekitzeagatik eta giztia posible izan dadin laguntzeagatik!