Maiatzean, beste herrialde eta eskualde batzuetatik Andoainera bizitzea erabaki duten iritsi berrientzat, informazio-puntua jarri zen martxan.
Aniztasunerako Ekintza Planaren barruan kokatzen den zerbitzu honek, eta“Ataria” udal zerbitzuaren barruan egongo dena, heldu berriei izapideei eta baliabideei buruzko informazioa eskainiko zaie.
Horretarako, “Ataria”-ko langileek kulturartekotasunari buruzko prestakuntza jaso dute, eta hainbat hizkuntzatako materialak izango dituzte eskuragarri. Besteak beste, euskarazko, gaztelaniazko, arabierazko, errumanierazko, ingelesezko eta ukrainierazko baliabide-gidak edo ikus-entzunezko formatuko oinarrizko baliabideen gidak.
Andoain inklusiborantz beste urrats bat!



