Kulturarteko Nazioarteko Eguna, Su Artean Gure Artean

Kulturarteko Nazioarteko Eguna, Su Artean Gure Artean

Kultur aniztasunaren eguna dela eta, pasaden astean zehar, Ongi Etorri Eskolara ( Elkarrekin kooperatiba txikia) proiektutik antolatutako “Su-artean gure-artean” kulturarteko ekimena egin da Donostia, Errenteria eta Andoaingo hainbat elkarte gastronomikotan.

Ekimen hau 2023an egiten hasi zen, jatorri desberdineko Donostiako bizilagunak biltzen ditu udalerriko elkarte gastronomikoetan hainbat herrialdetako otorduak prestatzeko eta dastatzeko. Aurten hainbat herrialdetako errezetak batu dira: Venezuela, Euskal Herria, Senegal, Nigeria, Valencia, Vietnam, Mexiko, Nikaragua, Albania eta Maroko, Alde Zaharreko Kresala, Antiguako Txirain eta Intxaurrondoko Zulo Zahar elkarte gastronomikoetan.

Beti bezala, saio bakoitzeko menuak bi osagai nagusi izan ditu: kulturartekotasuna eta elkar ezagutzeko gogoa.

Saio guztietako edukiera beteta egon dira, eta Intxaurrondoko saioak, gainera, oso lankidetza berezia izan du: Porrotxek haurrentzako ikuskizun berezi bat eskaini zuen.

Sekretua nahasketan dago, aniztak gara!!!