Martxoak 21, “Lau txerriotxoak”

Martxoak 21, “Lau txerriotxoak”

“Lau txerriotsoak” proiektua ikastetxeei kulturartekotasuna eta arrazakeriaren aurkako pedagogia lantzeko baliabide bat gehiago eskaintzeko helburuarekin garatu da. 

Nishtha Urkidi San Miguelek garatutako ideiatik abiatzen da proiektua, eta Elkarrekin ikerketa eta gizarte-ekintzako kooperatibak koordinatu eta ekoitzi du. Lantalde zabal baten lanari eta Eusko Jaurlaritzaren babesari esker gauzatu da. Lantaldeko kide izan dira, besteak beste, Patricia Pérez Redondo (irudien sorkuntza), Helena Núñez Aguado (bideoaren edizioa), Ainhoa Aierbe Cambra, Sara Cozar Valbuena, Haritz Lete Odriozola (pertsonaien bikoizketa) eta Lera Estudioa (soinua).

“Lau Txerriotsoak” ikus-entzunezko ipuin bat da, unitate didaktiko batekin batera doana. “Hiru txerritxoen” ipuina abiapuntutzat hartzen du eta istorio berri bat aurkezten du. Istorio honetan, ezaugarri desberdinetako protagonistek baztertzea eta ez onartzea bezalako jarrerak eraldatzen dituzte, eta desberdintasuna errespetatzeko jarrera bihurtzen dituzte, komunitatea eta bizikidetza eraikitzeko helburuarekin.  

Unitate didaktikoari dagokionez, gogoeta egiteko, pertsonaiekin enpatizatzeko eta egunerokoan ditugun jarrera arrazistak identifikatzeko diseinatu da. Horrez gain, ikasle bakoitzaren nortasuna, ezaugarriak eta desberdintasunarekiko errespetuaren eta elkarren arteko laguntzaren garrantzia indartu nahi dira.

YouTube Lau txerriotsoak Bideoa