Su artean, gure artean martxoa Andoainen

Su artean, gure artean martxoa Andoainen

Martxoan, “Su-artean Gure-artean” ekimeneko bigarren saio izan zen Andoaingo Irunberri elkartean. 

Proiektutik abiatzen den ekimen honetan, hilean behin, jatorri desberdinetako andoaindarrak biltzen dira udalerriko elkarte gastronomiko ezberdinetan. Gune horiek herritarren topagune bihurtuz, hainbat herrialdetako errezetak prestatuz eta dastatuz.

Oraingo honetan ere, 60 pertsona elkartu ziren elkartean eta Euskal Herriko txanpinoiak saltsan, Ekuadorreko “tortilla de papas” eta Ukrainako sagar tarta dastatzeko aukera izan zuten familiek. Aurreko saioan ekin zitzaion ohiturari jarraiki, Eli eta Edurne musikarien laguntzaz euskal kanta batzuk eta Ghanako abestia abesteko eta gozatzeko aukera izan zuten mahaikideek. Horien artean, eskerrak eman nahi dizkiegu sukaldari guztiei, musikariei eta Irunberri elkarteari batzen gaituen ekimen hau gauzatzeagatik.