Martxoak 8, kultuarteko afaria Andoainen

Martxoak 8, kultuarteko afaria Andoainen

Martxoaren 8a dela eta, Emakumearen Nazioarteko Egunerako aurten, Andoainen, kulturarteko afari-dantza berezia antolatu da.

Ongi etorri eskolara Andoaingo Udaleko Berdintasun sailarekin batera, Andoaingo 200 emakume bildu dira mahaiaren inguruan. Denak batera, denak desberdinak.

Andoaingo emakume guztiek afari horretan parte har zezaten sustatzea, hainbat jatorritako emakumeak afaritako biltzea  eta dantza partekatzea zen helburua.

Afariaren ondorenerako, parte hartzen zuten emakumeen jatorrizko herrialdeetako abestien bilduma egin zen eta Euskal Herriko, Marokoko, Mauritaniako, Nigeriako, Errumaniako, Venezuelako, Kolonbiako, Hondurasko… abestiak dantzatu ziren.

Arrakastatsua izan zen giroari eta elkarrekin egoteko gogoari dagokienez… datorren urtean ekimena ez errepikatzea ezinezkoa izango da.

Gora Andoaingo emakumeak!!!!