Su artean Andoain-Otsailean

Su artean Andoain-Otsailean

Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko Ongi Etorri Eskolara proiektuak “SU-ARTEAN, GURE-ARTEAN” ekimenaren hirugarren edizioa jarri du abian. Ekimena, elkarte gastronomikoekin elkarlanean, Andoaingo kultur aniztasuna ikusarazi eta balioetsi nahi du gastronomiaren bidez. 

Hirugarren edizio honen hasiera, pasa den ostegunean izan zen, otsailaren 22an Ontza Elkartean. Aurreko urteetan bezala, harrera bikaina izan zuen edizio honek ere eta Andoaingo 65 herritarrek parte hartu zuten. Oraingoan, Andoaingo helduen eskolakoen (EPA) kolaborazioa izan genuen eta menua Peruko “Causa”, Senegaleko “Yassa” eta Euskal Herriko “Arroz esnea” jakiek osatu zuten.

7 sukaldariren artean errezeta goxo hauek prestatu zituzten eta sukaldean aritzeaz eta mahaia partekatzeaz gain, ekimen hau hainbat jatorritako andoaindarren arteko topagune eta elkar ezagutzeko gune bat bihurtu da. Zalantzarik gabe loturak sortu dituena, bizikidetzan eta kulturen arteko harremanetan aurrera egiteko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu sukaldari, elkarte gastronomiko eta andoaindar guztiei ekimen honek duen harrera bikainagatik, eta guztion parte-hartzearekin hau posible delako.