Martxoan, Su Artean gure artean

Martxoan, Su Artean gure artean

Joan den martxoaren 21ean, Su artean ekimenaren hirugarren edizioak Venezuelako, Kolonbiako eta Euskal Herriko  menu batekin harritu gintuen Zumeatarra elkartean. Andoaingo 70 bizilagunek mahaia partekatu zuten, eta Venezuelako arepataz, Kolonbiako enpanadataz eta goxua postreaz gozatu zuten.

Beti bezala, eguneko osagai nagusiak elkar ezagutzeko gogoa, eta jatorri eta kultura ezberdinetako andoaindarren arteko giro ona izan ziren. Zalantzarik gabe, errezeta honen sekretua nahasketan dago. Eskerrik asko Zumeatarra elkarteari bere espazioa irekitzeagatik, eta laguntzeagatik guzti hori posible izan dadila.