Errenteriako Familia Lagunak txotxongiloak sortzen

Errenteriako Familia Lagunak txotxongiloak sortzen

Martxoaren 12an, Familia Laguna programan parte hartzen duten Errenteriako sei ikastetxeetako hainbat familiek txotxongiloak sortzeko tailer batean parte hartu zuten. Ekintza Kromosoma Tailerreko kideek gidatu zuten, jarduera bereziki Familia Lagunentzat prestatu zelarik.

Tailerrean, familiek askotariko txotxongiloak sortu zituzten egurra eta birziklatutako materiala erabiliz eta haien arteko elkarlanean.

Arratsalde oso polita pasa genuen!