Irailak 11an porrontxo jaietako Pintxo Lehiaketaren X. edizioa ospatu genuen Egiako Plaza Handiko espazioan. Aurtengoan 26 izan dira partaideak, hauetariko batzuk auzoko tabernetako sukaldariak izan ziren eta beste alde batetik jatorria beste herrialde batean duten kultura desberdinetako auzotarrak eduki genituen. Honduras, Euskal Herria, Italia, Errumania, Ukrania, Katalunia, India eta beste hainbat jatorritako pintxoak ikusi eta probatu ahal izan genituen. Kolore, zapore eta itxura guztietakoak ere izan ziren eta auzotarren artean izan zuten arrakasta erakusten du 30 minutuko tartean denak amaitu izanak. Gastronomia aitzakiatzat erabiliaz, auzotar guztien artean arratsalde bikain bat igaro eta elkar ezagutzen jarraitzeko aukera aproposa izan zen.
Hauek izan ziren saridunak:
Liubak pintxo koloretsuenaren saria: Etxetxo Baserriko Taldearen barazki otarra.
Feliciano aurkezpen hoberenaren saria: Liubaren masajea.
Anden tabernak pintxo berezienaren saria: Denisen tarta.
Edurnek zapore goxoenaren saria: Etxetxo Baserriko Taldearen barazki otarra.
Erikak egiatarron saria: Baztango Gazta eta Asteasuko intxaurrak.