Porrontxoetako kulturarteko triviala

Porrontxoetako kulturarteko triviala

Irailaren 12an, Porrontxo jaien testuinguruan, Egiako Plaza Haundin elkartu ginen Ongi Etorri Eskolarako kideok antolaturiko kulturarteko trivialean jolasteko. Kulturarteko trivial honek munduko herrialde ezberdinen inguruko galderak zituen eta jolasean aritu ginen familien artean ere Egiako jatorri desberdineko auzotarrak izan genituen. Aukera aproposa izan zen arratsalde bat familian eta jolastuz igarotzeko eta, aldi berean, geure auzoa osatzen duten kulturak gehiago ezagutzeko.