Azaroak 11ean SOS Arrazakeriak antolatzen duen “Bizilagunak” ekimenean aurkeztu berri ditugun Andoaingo familia lagunek parte hartu zuten . Udaleko gizarte zerbitzuetako eraikinean elkarrekin bazkaldu zuten Andoaingo bizilagunak direla ospatzeko .
Ana Karrere, alkatea, Ana Sanz gizarte zerbitzuetako teknikaria eta Ongi Etorri Eskolarako taldeak familia guztiei harrera egin zieten. Bazkarian ez ziren falta Honduras, Maroko, Euskal Herria eta Errumaniako jakiak ezta plater kulturanitzak ere. Han eman ziren elkarrizketekin Andoaindik munduko leku desberdinetara bidaitu genuen.
Jan, barre egin eta azentu desberdinekin elkarri istorioak kontatu genizkion. Magia guzti hau gertatzen zen bitartean haurrek buztin tailer bat egin zuten harriturik utzi gintuzten benetazko arte lanak sortuz.
Plazer bat igande hau zuekin igarotzea.