Su-artean, Gure-artean, sukaldariei omenaldia

Ekaianaren 1ean, aurtengo Su-artean Gure-artean ekimenaren itxiera ospatu zen Kotoi elkartean sukaldarientzako omenaldi saio batekin. Gizarte Zerbitzuak sailaren barnean dagoen Ongi Etorri Eskolara proiektutik antolatutako ekimen honetan, jatorri ezberdinetako 70 pertsona elkartu ditu saio bakoitzak elkarte gastronomiko ezberdinetan: Peña Santa Cruz, Zumeatarra, Agustin de Leiza, Errekaburu eta Kotoi elkarteetan.

Elkar ezagutzeko eta gure udalerriko kulturekin aberasteko topaguneak sortu ditugu, munduko janariak dastatuz. Hilabete hauetan euskal janaria, errumaniarra, venezuelarra, ghanarra, paraguaitarra, nigeriarra, hondurastarra, marokoarra, mauritaniarra, valentziarra eta mexikarra dastatu ditugu.

Hori bermatu duten sukaldari, elkarte, andoaindar guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartzeagatik.

Andoaindarrok anitzak gara, bai noski!