Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Ongi Etorri Eskolara-tik , gure etxeetako  itxialditik,  Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna-ri gure atxikimendua adierazi nahi diogu.

1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako poliziak 69 pertsona hil zituen SHARPEVILLEN, apartheidaren aurkako manifestazio baketsu batean. Hori dela eta 1966an Nazio Batuen Erakundeak erabaki zuen martxoaren 21a izango zela Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna.

Bideo bat eskaintzen dizuegu. Zer iruditu zaizue? Zuen iruzkinen zain gaude!