Joan den abenduan, “Familia laguna” 2019-20 programa inauguratzeko topaketak egin ziren.
Topaketak Marian Reina Eskolan, Aitor Ikastolan, Intxaurrondo Ikastolan, Amara Berri Eskolan, Jakintza Ikastolan, Zuhaizti Ikastetxean eta Andoain, Zarautz eta Ordiziako udalerrietan burutu ziren. Bertan izan ziren ikasturte honetan programan parte hartzen ari diren familia berriak, baita dagoeneko urtebete daramatenak ere.
Honako ospakizunak, topagune bihurtu ziren, eskola edota udalerri berdinean programan parte-hartzen ari diren familiek elkar ezagutu zezaten.
Gipuzkoako hainbat udalerrietako 230 familiek osatzen dute programa. Gure esker ona, haiei, parte hartzen duten ikastetxe eta udalei, kultura-aniztasuna lantzearen eta bizikidetza sustatzearen alde egiten dutelako, errespetuan eta gizarte-kohesioan oinarritutako etorkizuneko gizartea sortzeko.