Emakume andoaindarrak: migrazioa eta bizi historiak

Emakume andoaindarrak: migrazioa eta bizi historiak

Martxoak 11an Ongi Etorri Eskolara proiektuak, Andoaingo udalaren laguntzaz, “Emakume andoaindarrak: migrazioa eta bizi historiak” mahai-ingurua antolatu zuen. Jatorri ezberdineko lau emakume andoaindarren testigantzak eta bizipenak entzuteko aukera aparta izan genuen: Maria Panici (Errumania), Claudia Peraza (Honduras), Zainab Owie (Nigeria) eta Marijo Grajeras (Euskal Herria); dinamizatzaile lana Silvia Carrizoren eskutik eduki genuen, Malen Etxea elkarteko zuzendaria.

Pribilegioa izan zen zuzenetik emakume ausart hauen testigantzak entzutea, beraien biziak atzean utzita Andoainera bizitzera etorri zirela.

Eskerrik asko gurekin elkarbanatzeagatik!