Apirilaren 12an “Egia pausoz pauso” ekimena jarri zen martxan, Tejeria kalearen
peatonalizatzea aldarrikatzeko asmoarekin. Bertan, “Ongi Etorri Eskolara” proiektutik eta
Aitor Ikastolarekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu genituen.
Apirilaren 19an, astelehenean, “Lamiak eta Lloronak” erakusketako audioetan oinarritutako
Aitor Ikastolako ikasleen marrazkiak eskegi genituen. Dragoi txinatarra ere aldarrikapenera
batu zen txikienak alaituz eta animatuz.
Apirilak 22an, ostegunean, Fawzi Boutaghrassa margolariak eta Ane Urrezti kontalariak,
“Lamiak eta Lloronak” erakusketan parte hartzearen esperientzia eta aurrera eramandako
sormen prozesua azaldu ziguten. Bertan, aukera izan genuen erakusketan partekatutako
kondairak entzuteko eta baita margolanetaz gozatzeko ere.