Azaroa eta Abenduan Ongi Etorri Eskolarak kulturarteko sentsibilizazio tailerrak antolatu ditu Zuhaizti, Maria Reina, Aitor Ikastola, Intxaurrondo Ikastola eta Antoniano Ikastetxean.
Eskola desberdinetako gurasoek tailerretan parte hartu dute, haien eskoletako kulturarteko eredu pedagogikoa ezagutu dutelarik. Tailerretan aurreiritzi eta zurrumurruen kontrako dinamiketan parte hartu dute, aniztazun kulturala eskolarako abantaila bezala landu eta bizikidetzarako tresnak jaso dituzte.