Munduko festen topaketa eskolan

Ikasturte honetan, “Ongi etorri eskolara” gauzatzen den bost eskoletan, munduko festen topaketa bat burutu dugu. Jarduera honetan jatorri desberdinetako familiek parte hartu dute, bai jatorria beste herrialde batean duten familiek baita bertako familia euskaldunek ere, eta eskola osatzen duten kultura desberdinei buruz zertxobait gehixeago ezagutzeko balio izan du. Familia bakoitzak, era informalean, bere herrialdeko, eskualdeko edo herriko festa bati buruz hitz egin du, herrialdeko eta festaren inguruko argazkien erakustaldia egiten den bitartean.

Topaketa honek jatorria leku desberdinetan duten eskolako familiek elkar ezagutzeko, eta hausnarketarako leku bat partekatzeko balio izan du. Aldi berean, jatorria beste herrialde batean duten familiek eskolan duten parte hartzea areagotzeko ere baliagarria izan da, baita hauen kulturei balioa emateko eta ezagutza desberdinak partekatzeko ere.

Topaketetan jatorri desberdinetako 42 familiak parte hartu dute, hala nola, Honduras, Ekuador, Nikaragua, Ukraina, Japon, Venezuela, Frantzia, Kamerun, Italia, Maroko, Ingalaterra, Sahara, Argelia, Pakistan, Euskal Herrikoak,… Familia hauek, ondo pasatuz, elkar ezagutzeko aukera izan dute, eta familia bakoitzak bere kultura eskolara gerturatu ahal izan du, kultura bakoitza gehiago ezagutzeko parada eduki dutelarik.