Hil honetan, pandemia gorabehera, familia laguna programak hainbat jatorritako familiak elkartzea lortu du, eta 2020-21 ikasturteko inaugurazio-topaketak ospatu dira.
Elkarretaratzeak, Donostiako Maria Reina Eskolan, Aitor Ikastolan, Intxaurrondo Ikastolan, Amara Berri Eskolan, Jakintza Ikastolan, Zuhaizti Eskolan, Zarautzeko Orokieta Herri Eskolan, eta Antoniano Ikastetxean eta Andoain eta Ordiziako udalerrietan egin dira.
Guztira 140 pertsona joan dira ospakizunetara. Ikasturte honetako familia berriek eta programan urtebete daramatenek hartu dute parte, baita ikastetxeetako zuzendariek eta Ongi Etorri eskolara proiektua gauzatzen den udaletako ordezkariek ere.
Topagune horiei esker, programan parte hartzen duten familiek elkar ezagutu dute eta beren esperientzia eta espektatibak partekatu dituzte.
Eskerrak eman nahi dizkiegu topaketetara etortzeko aukera izan duten pertsonei, programan parte hartzen duten familiei eta proiektua abian den ikastetxe eta udalei, hori posible egiteagatik. Mila esker elkarbizitza sustatzen eta kulturen arteko harreman-ereduak sortzen laguntzeagatik. Egoera honetan, elkargune fisikoak gutxiago izango diren arren, kulturarteko topaguneak irekitzen jarraituko dugu gure buruetan.