“Sukaldanitzak”

Ekainak 9an, larunbata, Groseko “Centro burgalés” elkarte gastronomikoan jatorria Mongolia duten Zuhaiztiko gurasoek “Ongi etorri eskolara” proiektuaren eskutik, Donostiako udaletxeak antolatzen duen “Sukaldanitzak” jardueran parte hartu zuten.

Jarduerak bi atal izan zituen, goizean bazkaltzeko zegoen Mongoliar menua nola prestatu erakutsi zieten bertaratu ziren Groseko auzokideei, beraien artean baita zuhaiztiko guraso eta familia lagun direnei ere.

Menua hiru platerek osatu zuten:

Khuitsai: Barazki, fideo eta haragi zopa.

Buuz: Haragiz betetako ogi bola.

Berees: Arroza pasekin.

Ondoren egin zen bazkarian Mongoliako menua dastatzeko aukera izan zen. Aukera paregabea Mongolian jatorria duten gurasoen kultura gastronomikoa eta herrialde honen kulturari buruz ikasteko. Baita kultura desberdinak dituzten auzotarren arteko erlazioak eta elkar ezagutza sustatzeko ere.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztio!!