Zarauztik mundura

Pasa den maiatzaren 4ean “Zarauztik Mundura” ekimena antolatu zen, festa giroan Zarauzko bizilagunen jatorrizko kulturei balorea eman eta kulturarteko harremanak sustatzeko. Bertan “Ongi etorri eskolara“ proiektuak antolatuta hainbat kulturarteko tailer eta jarduera gauzatu ziren Antoniano eta Orokieta ikastetxeetako familia eta irakasleen parte-hartzeari esker.

Kulturarteko tailer desberdinekin gozatuz ikasteko aukera izan zen: loreekin ukrainar koroa ederrak osatu ziren; saharar henna tatuaje polit bat jasotzeko aukera; haurrek euren irudimena askatu zuten lurrean marrazkiak eginez; buztin tailerrean tornoa erabiltzeko aukera izan zen, sagardoa nola egiten den ere ikasi genuen,… Gainera, Munduko janarien dastaketa egiteko aukera izan zen.

Mila esker guztioi parte hartzeagatik!!!