Ahoz aho, zu hizlari! Gros auzoan

Joan den astezkenean, martxoak 27ean, Arrazakeriaren Aurkako Naziorteko Eguna ospatu genuen Katalunia Plazan. Jatorri anitzeko auzotarrek, hauetako batzuk Zuhaizti eskolako guraso, plazan konpartitu nahi izan zituzten istoriotxoez gozatu genuen.

Mongolian zehar ibili ginen, Europara bidaia nola izan zen kontatu zigun Argentinako auzotarrak; estatuko beste erkidego batetik etorritako beste auzotar batek, bere eta bere familiaren, euskaran murgiltze prozesuaren berri eman zigun. Honduraseko ohiturak eta bizimodua ere ezagutu genitun eta baita Errumaniako bitxikeriak ere. Halal-a zer den ere esplikatu ziguten. Eta Tunezeko mutil gazte bat bere bizitzako esperientziak azaltzera hurbildu zen.

Ekintza honen bidez gure auzotarren jatorrizko herrialdeak, esperientziak, bizimoduak, e.a. hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.

Mila esker denoi auzoarekin partekatzeagatik!!