Joan den martxoak 29ean, Amara Berriko “Ongi Etorri Eskolara” Batzordeak kuturarteko jolasen inguruko jarduera antolatu zuen Amara Berri eskolako Salaberria eraikinean. Jolasen bitartez eskolako kultura anitzak ezagutzeko aukera izan genuen. Bertan Venezuela, Dominikar Errepublika, Ekuador, Erresuma Batua, Euskal Herria, Brasil, Argentina, Katalunia eta Honduraseko jokuak egon ziren. Eskolako familia ezberdinen arteko harremana sustatzeko balio izan zuen eta baita eskolako aberastasun kulturala ezagutzeko ere. Umeentzako txokolada bat ere egon zen eta arratsalde atsegin bat pasa genuen.
“Ongi Etorri Eskolara”tik mila esker antolatzen ibili zinaten guztiei eta parte hartzera animatu zinatenei ere. Oso jarduera anitza eta atsegina izan zen.