Ezetz asmatu? Jolasten ikasi Amara Berrin

Ezetz asmatu? Jolasten ikasi Amara Berrin

Pasa den maiatzaren 11n Amara Berriko Salaberria eraikinean kulturarteko festa bat ospatu zen. Bertan, eskolako jatorri desberdinetako gurasoek euren jatorriko kulturaren zatitxo bat partekatu zuten. Patioan jende-piloa izan zen Euskadiko literatura, Egiptoko hieroglifikoak, Venezuelako jakiak, Erresuma Batuko ipuinak, Paraguayko matea, Madagaskarreko kakaoa, Australiako euri-makila edota Txinako dragoi txinatarrekin disfrutatuz.

Arratsalde ederra eguraldi, janari eta musika onarekin, eta batez ere, pertsona asko elkarrengana inguratuz eta elkar ezagutuz.

Ikasitakoa ikusteko jolastu genuen, eta guztiok irabazi genuen!!!!

Mila esker eta zorionak Salaberria!