Liburuaren kulturarteko astea (Amara Berri, Salaberria)

Liburuaren kulturarteko astea (Amara Berri, Salaberria)

Apirilaren 23tik 27ra bitarteko astean zehar kulturarteko liburuaren astea gauzatu zen Amara Berriko Salaberria eraikinean, Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko, aste osoan zehar ikastetxeko gurasoak gela guztientzako eta hizkuntza desberdinetan ipuinak eta istorioak kontatzera gonbidatuz.

Ikasleentzat oso aberasgarria izan zen soinu eta melodia desberdinetako ipuinak entzutea, eta baita soinurik gabekoak ere jasotzea, zeinu hizkuntzaren bitartez. Jatorri eta hizkuntza ugaritako gurasoak izan ziren kontalari: ukraineraz, arabieraz, euskaraz, portugesez, katalanez, galegoz, holandesez, frantsesez, ingeleraz, suedieraz, zeinu hizkuntzan, gaztelaniaz, alemanieraz, errusieraz, polonieraz, bosnieraz, georgieraz, guaraniz eta japonieraz.

Gurasoentzat ere, ederra eta baliotsua izan zen euren istorioak apurtxo bat partekatzea, eta euren seme-alaben geletan honelako ekarpen zuzena egitea.

Aupa kontalariak!