Joan den larunbatean ospatu zen Andoainen Herrien Eguna eta, aurten lehen aldiz, “Ongi etorri eskolara” batu zen orain arte El Miajón de los Castúos elkarte extremadurarrak eta Triana elkarte andaluziarrak antolatu izan duten jaialdira. Ondarreta eskolako ikasleek Dragoi txinatarra eraman zuten herrian zehar Nafarroa plazaraino eta jarri ziren munduko jatorri desberdinetako janariz osatutako postuak (Maroko, Mexiko, Nikaragua, Nigeria, Honduras, Siria, Argelia eta Errumania). Janari anitzen bitartez Andoain osatzen duten kultura askotara gerturatzeko aukera eskaini ziguten gure sukaldariek. Kontzertuak, txaranga, txistulariak eta abesbatza izan genituen, gainera, giro paregabe batez gozatzeko aukera izan genuelarik. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Gora munduko herriak!
