Herrien astea Andoainen. Mahai ingurua

Herrien astea Andoainen. Mahai ingurua

Extremadurako zentroak, zentro andaluziarrak eta “Ongi etorri eskolara” proiektuak, Andoaingo bizilagun desberdinen migratarioei buruzko hitzaldi bat antolatu zuten, hitzaldiak Jon Maia bersolari eta idazlea izan zuen dinamizatzaile. Sevilla, Mexiko, Extremadura, Errumania eta Hondurasko Andoaindarren testigantzak ezagutu eta hauen inguruko hausnarketa egiteko aukera izan genuen. Iragandako eta duela gutxi gertatutako migrazioen kontakizunek pertsonen migrazioen zergatiak eta zailtasunak hobeto ulertarazi zizkiguten.

Bereziki hunkigarria izan zen, bidaia hasten den lekua edozein dela ere, sentimendu eta emozioak errepikatzen zirela bertatik bertara entzutea eta Andoaingo herritarrek beraien herriaren historia osatzera etorritako bizilagunak hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.