Porrontxotan… mila pintxo, mila kolore!

Porrontxotan…  mila  pintxo,  mila  kolore!

Aurten ere, Egiako auzokideen aniztasuna, parte hartzea eta elkarrekin ondo pasatzeko gaitasuna agerian geratu ziren arratsalde “goxo” eta koloretsu batean. Izan ere, Egiako hainbat taberna eta auzokidek aurkeztu zituzten beren pintxoak -izugarriak denak!- 1000 PINTXO 1000 KOLORE pintxo lehiaketa eta dastaketara.

Epaimahaikideek lan gogorra izan zuten sariak nori eman erabakitzeko! Eta Egiatarren saria… auzoko gaztetxoenek irabazi zuten! Sari guztiak, jakina, auzoko komertzio eta auzokideek emanak!!

Gora Porrontxo jaiak!!!


SARIAK

KOLORETSUENA. BOLBOA TABERNA: BOLBOROLLO DE CABRA

MU HARATEGIAk emana

AURKEZPEN HOBERENA. EDURNE: ESQUEIXADA DE BACALLÁ (Katalunia)

ETXETXO BASERRIAk emana

BEREZIENA. NERE: UDAZKENA (Euskal Herria)

MU HARATEGIAk emana

ZAPORE GOXOENA. JESSE: YUCA CON TXITXARRA (Honduras)

MIKEO BASERRIAk emana

HOBERENA. GARRAXI TABERNA: KOPETAGORUNTZ

INDO HARATEGIAk emana

EGIATARRON SARIA. URTZI ETA SARA: EGIA (Euskal Herria)

ENDIKA HARATEGIAk emana