Andoain San Juanak 2019

Andoaingo Sanjuanetako jai egitarauaren barruan, artisautza eta janari azoka ospatu zen Goikoplazan. Ongi Etorri eskolarak MUNDUKO ZAPOREAK antolatu zuen. Proiektuan parte hartzen ari diren familia euskaldunak zein jatorria beste herrialde batean dutenak haien jatorrizko herrialdeko jakiak prestatu eta eskeini zituzten.

Senegal, Mexiko, Errumania, Honduras ,Argelia eta Euskal Herriko jakiak dastatzeko aukera izan genuen. Postuetara gerturatu ziren pertsonek Andoain osatzen duten kulturak piskat gehiago ezagutu zituzten, goiz atsegin bat pasa zutelarik. Nahasketa, elkar ezagutza eta kulturen gerturatzearako gunea izan zen Goikoplaza ekainaren 24ean.