Subizi gaua Egian 2019

Subizi gaua Egian 2019

Aurten, “Egia Bizirik” auzo elkarteak solstizioa eta udararen hasiera ospatzeko SUBIZI GAUA antolatu zuen Plaza Haundin ekainaren 23an. Arratsaldea tortila lehiaketa batekin hasi zen, afari herrikoi batekin jarraitu eta gaua iritsi zenean haurren ontzi dantza, irrintziak, adar soinuak, txalaparta, abesbatzaren euskal kantuak eta suaren inguruko dantzak. Ongi Etorri Eskolara-ren eskutik, ikasturtean zehar elkarlanean aritutako jatorri ezberdinetako hainbat pertsona animatu ziren bertan parte hartzera banako eta alpargata dantzatuz, euskal kulturara hurbilduz eta une dibertigarri zein ziraragarriak partekatuz.