Eskertza ekitaldia Donostiako Udalean eta Aquariumera bisita

Ekainaren 18an, Donostiako Udaletxeko udalbatza aretoan Donostiako udaleko Kultura aniztasuneko bulegoak eta “Ongi etorri eskolara” proiektuak, kultura arteko proiektua aurrera eramaten den bost eskoletako familia euskaldunei eta beste herrialde batetik gurera bizitzera etorri diren familiei, 2018-19 ikasturtean zehar, eginiko lan boluntarioa aitortu eta eskertu zieten. Ondoren askaria izan zen eta ekitaldia bukatzeko familiak Aquariumera joan ziren museoa ikustera.

Familia hauek, ikasturtean zehar kulturen arteko gerturatze lana egin dute, lan honek beste herrialde batetik etorri berri diren familien egokitzapena erraztu du, bai eskola mailan, bai auzo eta hiri mailan ere. Eskolako informazioa eta auzoko eta hiriko baliabideak ezagutzeko elkarrekin lan egin dute; eskolako eta auzoko sare sozialak zabaltzeko; elkarrekin ondo pasa dute, esperientziak bizituz, eta etorri berri diren familiekin euskal kultura eta hizkuntza, euskara, partekatuz. Azken finean, elkar aberasteko eta ezagutzen ez den herrialde batera iristeak suposatzen duen aldaketa errazteko baliagarri izan dituzten konfidantzazko harremanak sortu dituzte.

Esker mila guztioi,… lan bikaina burutu duzue!!!