Ekainak 8an, larunbata, Egiako “Arrano” elkarte gastronomikoan jatorria Hondurasen duten Aitor ikastola eta Maria Reina eskolako gurasoek “Ongi etorri eskolara” proiektuaren eskutik, Donostiako udaletxeak antolatzen duen “Sukaldanitzak” jardueran parte hartu zuten.
Jarduerak bi atal izan zituen, goizean bazkaltzeko zegoen Honduraseko menua nola prestatu erakutsi zieten bertaratu ziren Egiako auzokideei, beraien artean baita Aitor ikastola eta Maria Reinako guraso eta familia lagun direnei ere.
Menua hiru platerek osatu zuten: Katratxak, Haragi Brotxetak, Platanozko bizkotxoa.
Ondoren egin zen bazkarian Honduraseko menua dastatzeko aukera izan zen. Aukera paregabea Hondurasen jatorria duten gurasoen kultura gastronomikoa eta herrialde honen kulturari buruz ikasteko. Baita kultura desberdinak dituzten auzotarren arteko erlazioak eta elkar ezagutza sustatzeko ere.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztio!!