Joan den ostiralean, martxoak 22an, “Ongi Etorri Eskolara” eta Maria Reina eskolak, eskolako jatorri anitzetako familiek haien kulturak erakusteko kulturarteko azoka antolatu genuen. Munduko kultura ezberdinei buruz,( Pakistan, Ekuador, Madrid, Nikaragua, Honduras, Euskal Herria, Algeria, Frantzia, Lituania,…) ikasteko aukera eduki genuen paisaia, jantzia, literatura, gastronomia, joku,.… bitartez.
Eskolako familien eta familia-laguna diren familien kolaborazioarekin eraman zen aurrera azoka. Jarduera hau eskolan dagoen aberastasun kulturalari balioa emateko aukera bat izan da.
Hurbildu ziren umeentzako, txokolatada bat ere antolatu zen.
“Ongi Etorri eskolara”tik, mila esker parte hartu eta hurbildu zinaten guztioi!!!