Martxoaren 13an Andoaingo Bastero kulturgunean 8 emakume 8 zapore ekintza ospatu genuen. Emakumearen egunarekin loturik, jatorri desberdinetako 8 emakumek beraien jatorrizko herrialdeetako platerak prestatu zituzten. Argelia, Nigeria, Errumania, Euskal Herria, Senegal eta Ekuatore Guineako jakiak izan genituen. Dastaketara gerturatu ziren herritar guztiek ondo pasatzeko eta herria osatzen duten kultura ezberdinak ezagutzeko aukera bikaina eduki zuten.
Nazioarteko emakumeen egunaren programazioaren barruan kokatu zen ekintza bat izan zen eta Andoainen bizi diren jatorri desberdinetako emakumeak elkartzeko balio izan zuen. Kulturen arteko gerturatzea, konbibentzia eta nahasketarako espazioa izan zen.