Munduko azoka Orokieta Eskolan

Martxoaren 13an, kulturarteko azoka ospatu genuen Orokieta eskolan. Munduko hainbat toki ezagutu, kulturaren inguruan jolastu, ikasi eta hainbat jaki gozo eta goxo dastatzeko aukera izan genuen eskolako familien eskutik. Nikaragua, Ekuador, Grezia, Siria, Maroko, Euskal Herria, Peru eta Errumaniako jantziak, paisaiak, jakiak,… izan ziren ikusgai azokan.

Azokan ikusi eta dastatutakoen inguruan, ikasitakoa erakusteko aukera izan genuen jolas baten bidez. Ondoren, parte hartzaile guztientzat txokolatada izan genuen elkarrekin azokari amaiera emateko.

“Ongi Etorri Eskolara”-tik eskerrak eman nahi dizkizuegu ekintzan parte hartzeagatik eta eskolako kulturateko harremanak sustatzearekin batera arratsalde polita pasa izana espero dugu.

Mila esker!!!