Maiatzak 21ean Kultur Aniztasunaren Mundu Egunaren harira IV. Kulturarteko Irakurketa ospatu zen Ordizian.
Hizkuntzen eta literaturaren bidez, Ordiziako kultura aniztasunari ahotsa eman zitzaion. Ordubeteko ekitaldian Ordiziko hainbat bizilagun eta elkarte pasa ziren mikrofonotik, horien artean, Musika Eskola, Divinas Mujeres emakume nigeriarren taldea, Ordizia Rugby, herriko eskolak, Alhayat-Bizitza emakume taldea… Denetarik entzuteko aukera izan genuen; abestien letrak, poesiak, ipuinak… horietako batzuk euskarara itzuli ziren, eta, beste batzuk aldiz, jatorrizko hizkuntzan entzun genituen.
Ekitaldia jarraitu ahal izateko, ikusleei liburuxka bat banatu zitzaien, bertan irakurri zena euskaraz eta gaztelaniaz jarraitzeko aukera izan zuten. Eskerrik asko kulturen arteko jarduera posible egin zenuten guztioi.
Kulturarteko irakurketa, Ordizia



