Kultur aniztasunaren munduko egunaren ospakizuna Andoainen

Kultur aniztasunaren munduko egunaren ospakizuna Andoainen

Ongi etorri eskolara eta Andoaingo Udalak Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatu zuten maiatzaren 21ean. Egun berezi hau elizako atarian izan zen “Lamiak eta Lloronak” erakusketarekin bat eginez, herriko artista eta narratzaileen arteko solasaldia egin genuen.

Susan Camanek, Eduardo Arreseygorrek, Iñaki Otamendik eta Juanan Lazkanok narratzaile eta artista gisa izandako esperientzia kontatu ziguten.

Eskerrak eman nahi dizkiegu artistei eta kontalariei ekimen honen parte izateagatik, elizari eta bere parrokoari arkupea uzteagatik eta jarduerara hurbildu zineten pertsona guztioi.

Andoain inklusiboa, Andoain anitza!