Liburuaren astea, Intxaurrondo Ikastola

Apirilaren 23tik 27ra bitarteko astean zehar kulturarteko liburuaren astea gauzatu zen, liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko, aste osoan zehar Ikastolako gurasoak gela guztientzako eta hizkuntza desberdinetan ipuinak eta istorioak kontatzera gonbidatuz.

Kontakizunetarako espazio goxo bat egokitu zen aretoan, giro eroso eta atsegina lortuz. Ikasleentzat aberasgarria izan zen soinu eta melodia desberdinetako ipuinak entzutea: italieraz, katalanez, portugesez, gazteleraz, arabieraz, lituanieraz, txekieraz eta euskaraz. Eta gurasoentzat ere baliotsua euren seme-alaben geletan honelako ekarpen zuzena egitea.

Aupa kontalariak!