Apirilaren 16tik 20ra bitarteko astean zehar liburuaren astea gauzatu zen Zuhaizti eskolan. Aste honetako asteazkean, apirilaren 18an, liburuaren nazioarteko eguna ospatu zen. Egun honetan jatorri desberdinetako gurasoak, beren jatorrizko hizkuntzan ipuin bat kontatzera etorri ziren beraien seme alaben geletara. Txina, Honduras, Mongolia, Frantzia, Euskal Herria, Brasil, Maroko eta Dominikar Errepublikako ipuinak entzun ahal izan zituzten Zuhaiztiko Lehen Hezkuntzako ikasleek.
Ikasleentzat aberasgarria izan zen soinu eta melodia desberdinetako ipuinak entzutea. Eta gurasoentzat ere baliotsua euren seme-alaben geletan honelako ekarpen zuzena egitea.
Aupa kontalariak!