Liburuaren kulturarteko astea, María Reina Ikastetxea

Apirilaren 16tik 20ra bitarteko astean zehar liburuaren kulturarteko astea gauzatu zen Mª Reina ikastetxean. Aste honetan jatorri desberdinetako gurasoak, beren jatorrizko hizkuntzan ipuin bat kontatzera etorri ziren beraien seme alaben geletara.

Ikasleentzat aberasgarria izan zen soinu eta melodia desberdinetako ipuinak entzutea. Eta gurasoentzat ere baliotsua euren seme-alaben geletan honelako ekarpen zuzena egitea.

Aupa kontalariak!