Zapore Kolore, Intxaurrondo Ikastola

Pasa den martxoaren 22an Zapore Kolore jarduera gauzatu genuen Intxaurrondo Ikastolan. Jatorriko kultural desberdinetako errezetak gertutik ezagutu genituen Ikastolako familien eskutik, eta okasiorako prestatu zituzten platerak dastatzeko aukera izan genuen. Horrela, euren gastronomiaren zatitxo batez gozatu ahal izan genuen zenbait kontinentetan zehar egindako bidaiaren bitartez. Latinoamerikari dagokionez Kuba, Nikaragua, Ekuador, Puerto Rico, Venezuela eta Hondurasen ordezkaritza izan genuen. Afrikari dagokionean, Nigeria izan genuen ordezkari. Eta Europaren barruan Errusia, Lituania eta Euskal Herriko platerak probatu ahal izan genituen.

Norberak bere sukaldaritza-tradizioaren pintzelkada batzuk partekatzeko aukera izan zen, zaporez beteriko espazio bat sortuz.

Ongi Etorri Eskolara-tik eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartzeagatik.